ERT-ko Agueda Pis eta Eider Garcia Espainiako 20 urtez azpiko selekzioarekin jokatzeko deitu dituzte
                
                    2023/02/09
                    14:48
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Espainiako 20 urtez azpiko hamabosteko errugbiko taldearen historiako lehen deialdian sartu dituzte Eibar Rugby Taldeko Agueda Pis eta Eider Garcia. Selekzioak Italiaren aurka jokatuko du zapatuan, 13:00etan, Sant Boiko (Bartzelona) Baldiri Aleu zelaian.
              Aroa Gonzalez da sortu berri den taldearen entrenatzailea. Espainiako selekzioarekin neurketa gehien jokatu duen errugbilaria da Gonzalez eta gogotsu ekin dio erronka berriari: “Bazen ordua (taldea sortzeko). Orain dela hainbat urte zen beharrezkoa belaunaldi aldaketa egiteko”.
                            