Eskalada ikastaroa antolatu dute LHko ikasleentzat martxorako

Eskalada ikastaroa antolatu dute LHko ikasleentzat martxorako
2022/02/17 10:47
eta kitto!
Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek eskalada tailerra jaso ahal izango dute martxoaren 6an, 13an, 20an eta 27an, bi txandatan (16:45etik 18:15era edo 18:15etik 19:45era). Ikastaroan izena emateko epea otsailaren 18tik 28ra egongo da zabalik eta formulario bat bete behar izango da horretarako.

Eibarko Udalak antolatu duen ekimena da eta Inguru Abentura enpresak emango du, euskaraz. Eibarren erroldatutako umeek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta herritik kanpokoek 10 euro. Bestetik, parte-hartzaileek kirola egiteko zapatilak eta erropa erosoa eraman beharko dute.

Hauek dira ekimenaren helburuak: kirol ezberdinen eskaintza zabaltzea, haurren eskaerei erantzuna ematea, lagun berriak egitea eta adin tarte bereko lotura egonkorrak sustatzea, Eibarko elkarteei laguntzea, haurren aisialdian modu aktiboan gozatzeko aukerak zabaltzea eta neska-mutilen arteko aukera berdintasuna sustatzea.