Eskozia La Bravak Palencia Hiria txapelketa jokatuko du asteburuan

Eskozia La Bravak Palencia Hiria txapelketa jokatuko du asteburuan
2019/07/22 eta kitto!
Eibar KE.-k hasi du aurredenboraldia eta Eskozia La Brava ere martxan jarri da. Eibarren lagunarteak XIII. Palencia Hiria Txapelketa jokatuko du beste zazpi lagunartekoekin batera: Peña Palentinaekos (U.P. Palencia), Peña Burgalesa (Athletic Club), Resaca Blanquirroja (U.D. Logroñes), Toribio Moran (Cultural Leonesa), La Kuadrilla (Burgos C.F.), Ezkerraldeak (Barakaldo C.F.) eta Seccion Pollos (Getafe C.F.).

Txapelketa barixakuan hasiko da 19:00etan Lupulo Dorado tabernan egingo den ‘barriladarekin’ eta ondoren parte-hartzaileak afaltzera joango dira La Balastera tabernara, Napoli tabernan festa batekin amaitzeko. Zapatuan 20:30ean lehen faseko neurketak jokatuko dira eta Seccion Pollos, Toribio Moran eta Peña Burgalesa izango dira Eskozia La Bravaren aurkariak. Gero, txapelketaren afaria egingo da. Domekan, azkenik, 10:00etan finalaurrekoak eta finala jokatuko dira.

Eskozia La Bravako 16 kide joango dira Palenciara asteburu aparta igarotzeko asmoz eta beste lagunartekoetako kideak ezagutzeko gogoz. “Eibar hiriaren eta futbol taldearen izena goian utzi nahi dugu eta, noski, txapelketaren finalaurrekoetara pasatzea”, diote Eskozia La Bravakoek.