Eibarko Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, asteburuan itxita egongo da bertako rokodromoa. Azaldu dutenez, kirol ikuskizunetarako segurtasun eta ebakuazio araudiak hala eskatuta, bulder koltxonetak dauden gunean ez da inolako trabarik egon behar pista nagusian kirol ikuskizunen bat burutzen ari den bitartean. Hori dela eta, barixakutik domekara bitartean, rokodromoa ezin izango da erabili, eskubaloi partiduak jokatuko dira eta.
eibarkokirolaIpuruakirolkiroldegipatronatuarokodromoudal
Gaiarekin zerikusia duten albisteak