Eskubaloiko ‘Basque Country International Womens Cup’ jokatuko da azaroaren 27an

Eskubaloiko ‘Basque Country International Womens Cup’ jokatuko da azaroaren 27an
2021/11/18 10:03
eta kitto!
Ipuruako kiroldegiak ‘Basque Country International Women Cup’ emakumezkoen eskubaloi txapelketaren bi neurketa jasoko ditu azaroaren 27an, zapatua. 15:30ean, Euskadiko selekzioak Brasilgo selekzioa izango du aurkari; eta 17:45ean, Finlandia eta Argentina ibiliko dira nor baino nor. Txapelketa Berangon eta Leioan ere jokatuko da hilaren 23an, 25ean, 26an eta 27an, eta Luxenburgoko selekzioak ere hartuko du parte.

Partiduak ikusi ahal izateko sarrera arruntaren prezioa 15 eurokoa izango da eta eskubaloi klubetako kideek 10 euro ordainduko dituzte. Sarrerak nola lortu daitezkeen jakiteko, Eibar Eskubaloiak laster jakinaraziko du bere webgunearen bitartez.

Eibar Eskubaloiak bere sorreraren 10. urteurrena ospatzen du aurten eta, era berean, JD Arrate taldearen jaiotzaren 75. urteurrena da aurtengoa. Horregatik, ekitaldi berezia biziko dugu datorren asteko zapatuan.