Etxeberriak diseinatu ditu IDK Euskotren saskibaloi taldearen ekipazioak

Etxeberriak diseinatu ditu IDK Euskotren saskibaloi taldearen ekipazioak
2021/03/03 22:45
eta kitto!
Atzo aurkeztu zituzten Erreginaren Kopan IDK Euskotren saskibaloi taldeak jantziko dituen ekipazio berriak, Roberto Etxeberria diseinatzaileak egindakoak. Eibartarrak Wiborekin batera sortu du aurtengo edizio berezia eta IDK Euskotreneko jokalariek barixakuan erabiliko dute estreinekoz, Valentziaren aurka jokatuko duten Erreginaren Kopako final-laurdenetako partiduan.
Lehen ekipaziorako kolore beltza aukeratu du Etxeberriak, ukitu gris eta urdin batzurekin eta bigarren ekipaziorako, berriz, grisa erabili du, ohiko kolore urdina albo batera lagata.
Ekipazio berriak aurkezteko ekitaldian  Carmen Muguruza taldeko presidenteak Roberto Etxeberriari eta Wibori eskerrak eman zizkien “gure taldearentzat ekipazioa diseinatzeagatik”.