Euskal Herriko Itzuliaren 5. etapak ere Eibar izango du ardatz

Euskal Herriko Itzuliaren 5. etapak ere Eibar izango du ardatz
2014/04/10 eta kitto!

Gaur Arraten amaitu dena moduan, biharko etapak ere gure herria izango du protagonista. Oraingoan helmuga izan beharrean, irteera hartuko du Markinan amaituko den etapak. Eguerdiko 13.05etan hasiko da Untzagan 160tik gora kilometro beteko dituen lasterketa eta, Calbetonetik Urkizuraino jaitsi eta gero, Arraguetatik igo eta San Juan kaletik Ermurantz abiatuko da tropela. Gaur Arraten amaitu den etaparen kontrara, bihar Etxebarria eta Barinagatik joango dira txirrindulariak Ixuako gainaren bila. Hortik jaitsi eta Isasitik Untzagara helduko dira, Azitaindik irtetzeko (16.30ak inguruan) eta, jarraian, Elgoibartik San Miguel gaina igoko dute, Markina-Xemeinen amaitzeko 17.00etatik aurrera. Aurretik
Arraten amaitutako etapa Omega taldeko Wauter Poelsek irabazi du, Valverde eta Samuel Sanchezen aurretik. Sailkapen nagusian bigarren den Valverdek bi segundoko tartea errekuperatu dio Contador liderrari eta 12 segundora dago sailkapen horretan. Atzetik datoz, 36 segundora, Cunego, Evans, Peraud eta Trofimov.