‘Euskara kirolean’ saioan parte hartu dute herriko kirol klubetako zuzendaritzako kideek

‘Euskara kirolean’ saioan parte hartu dute herriko kirol klubetako zuzendaritzako kideek
ETA KITTO 2022, Mai 19

Akebai plataformak ‘Euskara kirolean’ saioa eskaini zuen martitzenean Armeria Eskolan, Eibarko kirol klubetako zuzendaritzako kideak euskararen inguruan sentiberatzeko asmoz eta, ondorioz, kirolean euskararen erabilera sustatzeko.

Ekitaldian herriko zazpi kirol taldetako zuzendaritzako kideak bildu ziren: Urki FT, Eibarko Urbat IKE, Ipurua Gimnasia Ritmica, Eibar Igerixan Kirol Kluba, Eibartarrak FT, Eibar Rugby Taldea, eta Eibarko Klub Deportiboa. Parte-hartzaileek, AHIZEko Jon Eritz Gonzalezen eskutik informazioa, gomendioak, gakoak… entzun ondoren, “euskararen betaurrekoak jarrita” irten ziren bertatik, Akebaitik diotenez.

Orain klubek hausnarketa egingo dute eta bakoitzak dituen beharrei egokitutako saio bereziak eskainiko zaizkie irailetik aurrera.

euskara kirolean kartela

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »