Publiko barik igoko dute Arrate Espainiako Vueltan

Publiko barik igoko dute Arrate Espainiako Vueltan
2020/10/06 08:28
eta kitto!
Espainiako Vueltak jakinarazi duenez, ezin izango da publikorik egon Arrateko igoeran, urriaren 20an lehiatuko den etapako amaieran. Eusko Jaurlaritzarekin batera hartutako erabakia da, “bizi dugun egoera epidemiologikoaren ondorioz ez direlako baldintza egokiak ematen horretarako”, euren berbetan. “Mendiaren ezaugarriak ikusita zaila izango da pertsonen arteko gutxieneko distantziari eustea, nahiz eta beste toki batzuetan bai egin ahal izango den”.

Arraten amaituko da Espainiako Vueltako lehen etapa, Irunen hasiko dena. Zazpigarren etapa, bestetik, Orduñan amaituko da eta han ere ez dute publikorik egotea lagako.