Ezkurdia-Jaka domekan Astelenan finalerako txartelaren bila

Ezkurdia-Jaka domekan Astelenan finalerako txartelaren bila
2022/05/13 eta kitto!
Etzi arratsaldean gure herriko pilotaren Katedralak hartuko duen jaialdiko partidu nagusiak Joseba Ezkurdia eta Erik Jakaren arteko norgehiagoka hartuko du; bertan erabakiko da bietako zeinek jokatuko duen profesional mailako buruz-buruko txapelketa nagusiaren finala. Jaialdia binakako partiduarekin hasiko da: Aspe enpresako Pello Etxeberriak eta Rezustak osatutako bikoteak Baiko enpresa ordezkatzen duten Urrutikoetxeak eta Imazek osatutakoari egingo dio aurre. Eta jaialdia amaitzeko beste binakako partidu bat izango da: Egiguren V.a eta Gaskue alde batetik, eta Bakaikoa eta Uriondo bestetik. Jaialdia, ohikoa denez, 17:00etan hasiko da.