Ezkurdia prest dago domekan Astelenan Jakari aurre egiteko

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Ezkurdia prest dago domekan Astelenan Jakari aurre egiteko
ETA KITTO 2023, Api 14

Joseba Ezkurdia Aspeko aurrelariak pozik amaitu zuen atzo Astelena frontoian bertan egindako azken entrenamendua eta, esan zuenez, ondo ikusten du bere burua buruz-buruko txapelketa nagusiaren finalerdietako lehenengo jardunaldian Erik Jaka Baikoko pilotariari aurre egiteko.

Domekako pilota jaialdia oso berezia izango da, binakako partidurik ez delako izango bertan: jokatuko diren hiru partiduak buruz-burukoak izango dira, bi promozio mailakoak eta aipatutako lehen mailakoa. Betiko lez arratsaldeko 17:00etan hasiko den jialdian, hasteko Zabala eta Salaberriaren artekoa jokatuko da; jarraian, jaialdiko partidu nagusian, Jakak eta Ezkurdiak neurtuko dituzte indarrak; eta, amaitzeko, Egiguren V eta Exposito izango dira, nor baino nor.

Jaialdiaz gozatzeko sarrerak salgai daude dagoeneko www.entradasfronton.com web-ean. Hori bai, jaialdia Euskal telebistak ere eskainiko du zuzenean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »