Federazioak Eibarren alegazioak onartu ditu eta gorria baliogabetu dio Stoichkovi

Federazioak Eibarren alegazioak onartu ditu eta gorria baliogabetu dio Stoichkovi
2022/03/10 eta kitto!
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak onartu egin ditu Eibarrek aurkeztutako alegazioak, eta baliogabetu egin du Stoichkovi igandean erakutsitako txartel gorria, igande honetan Ipuruan Amorebietaren aurka jokatuko duen partidarako prest egongo dena. Batzorde honek Gaizka Garitanoren kanporaketari eutsi dio, partida bategatik zigortu baitute. Igandean bosgarren txartel horia ikusi zuten Javi Muñoz eta Anaitz Arbilla ere ez dira prest egongo.