Fernando Errekaldek, Michel Gonzalezek, Lhakpa Temba Sherpak and Ngawang Rapgay Sherpak Manasluko (8.163 metro) tontorrera heltzea lortu dute orain dela ordu batzuk eta, horrela, Errekalde zortzimilako bat igotzen duen lehen eibartarra bihurtu da. Gainera, alpinista eibartarrak ez du oxigenoaren laguntzarik behar izan igotzeko.
Errekalde eta Gonzalez abuztuaren amaieran iritsi ziren Himalayara eta, hainbat egunez altuerara egokitzeko trekkinga egin ondoren, irailaren 6an iritsi ziren Manaslu mendiaren oinarrizko kanpamendura. Handik, Lhakpa Temba eta Ngawang Rapgayrekin batera gora egin zuten eta gaur jakin dugu euren lorpenari buruz.