Fernando Fernandezen taldeak espero baino garaipen errazagoa lortu zuen Palautorderaren aurrean

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Fernando Fernandezen taldeak espero baino garaipen errazagoa lortu zuen Palautorderaren aurrean
ETA KITTO 2023, Urt 23

Hamar goleko aldearekin (38-28) nagusitu zitzaion Mecalbe Eibar Eskubaloia Palautordera Salicru taldear zapatuan Ipuruan jokatutako partiduan. Lehen minututik aurreratu ziren eibartarrak eta arazo barik kontrolatu zuten neurketa goitik behera. Horrek aukera eman zuen deialdian sartutako jokalari guztiek euren minutuak izateko eta, hori gutxi balitz, taldeko 12 izan ziren gutxienez gol bat sartu zutenak. Mikel Zuloaga izan zen, beste behin, goleatzaile nagusiena; kataluniarren aldetik Nil Orts nabarmendu zen arlo horretan, berak bakarrik 12 gol sartuta. Sailkapenean bosgarren postuan dagoen Eibarko taldeak taularen behe aldean dagoen Lodisna San Antonioren kantxa bisitatuko dute hurrengo jardunaldian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »