Foball profesionala Espainiako Gobernuak erabaki arte egongo da geldirik

Foball profesionala Espainiako Gobernuak erabaki arte egongo da geldirik
2020/03/23 eta kitto!
Espainiako Foballa Federazioak eta LaLigak gaur goizean erabaki dutenez, foball profesionaleko lehiaketa guztiak geldirik egongo dira Espainiako Gobernuak erabaki arte. Beraz, Eibar FTk lehiatu gabe jarraituko du. Mendilibarren mutilek entrenamenduak eten zituzten alarma egoera ezarri zenean, eta Eibar FT-k hainbat neurri hartu behar izan zituen egoera horretan:

  • Lehen taldeak Ipuruan zein Atxabalpen egiten dituen lan saioak ateak itxita izango dira.

  • Prentsaurreko eta elkarrizketa guztiak bertan behera uzten dira.

  • Ekitaldi komertzialak eta publizitate ekintzak bertan behera geratzen dira.

  • Talde profesionalen lan saioak kenduta, beste talde guztienak bertan behera geratuko dira.

  • Txapelketa eta Lehiaketa guztiak bertan behera geratu dira.

  • SD Eibar Fundazioaren ekintza guztiak bertan behera geratu dira (Futbol Eskola, Ikastaroak, Jardunaldiak, e.a.).

  • Klubeko bulegoetako langilearen gehiengoak etxetik egingo du lan.

  • Orsaixan, Klubeko Denda Ofiziala eta Bazkideen eta Akziodunen Arreta Bulegoa, itxita egongo da. Arreta telefonoz egingo da. Sarrera fisikoen diru-itzulketa bertan behera geratuko da, eta aurrerago egingo da.