Foball talde nagusiek etxean dituzte partiduak domeka goizean

Foball talde nagusiek etxean dituzte partiduak domeka goizean
2020/10/16 eta kitto!
Iberdrola Liga bikain hasi duen emakumezkoen taldeak Madrid CFF hartuko du Unben ligako hirugarren jardunaldian. Partidua goizeko 11:00etan hasiko da eta estatuko hiriburukoek hiru punturekin helduko dira gurera, lehen partiduan kanpoan Granadillari 0-1 irabazi eta bigarrenean etxean Espanyolekin emaitza berarekin galdu eta gero. Iker Dorronsorok prestatzen duen taldeak, bestalde, ezustea eman zuen aurreko asteburuan Levanteren kantxan bina berdindu ondoren, gainera 2-0 galtzen joan eta gero.

LaLigako Eibarrek, bere aldetik, Osasuna hartuko du ordubete geroago, eguerdiko 12:00etan, Ipuruan. Jose Luis Mendilibarren mutilek orain dela bi aste Valladoliden hasitako garaipenaren bidetik jarraitzeko asmoa dute jaitsiera postutik ihes egiteko borroka berean aurkari izan daitekeen talde nafarraren aurrean.