Foball-zaletuaren Kopako final laurdenak jokatuko dira zapatuan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Foball-zaletuaren Kopako final laurdenak jokatuko dira zapatuan
ETA KITTO 2022, Mai 12

Goiz baten bildu dituzte lau partidu horiek. 09:00etan bi neurketa jokatuko dira: Adahi Eraieder – Garajes Garcia jokatuko da goiko zelaian eta Bar Txoko – Ipur Sagardotegia behekoan. 10:30ean Feredu Bar EzDok eta America Sport taldeek neurtuko dituzte indarrak eta, handik ordu eta erdira, 12:00etan, Bar Banaka L. Rueda eta JMR Tankemans taldeen arteko lehia izango da, azken bi horiek beheko zelaian.

Aurreko asteburuan JMR Chic taldeari gailendu zitzaion eta 5-3koarekin kanporatu zuen, eta gauza bera egin zuen Fereduk Bali Center Sports-ekin, 4-2 irabazita. Ipur-ekin 1-3 galdu zuen Adahi eta America Sport-ekin 0-4 galdu zuen Txoko ligako txapelduna zortedun izan ziren ondorengo zozketan eta final-laurdenetan bigarren aukera izango dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »