Foballa eta eskubaloia nagusi Eibarko asteburuko kirol agendan

Foballa eta eskubaloia nagusi Eibarko asteburuko kirol agendan
2019/11/22 eta kitto!
Foballean 1. Mailako Eibarrek Alaves hartuko du domeka arratsaldean Ipuruan, 16:00etan, eta 2. Mailako emakumezkoen taldeak Madrid B-ren bisita izango du etzi eguerdian Unben, 12:30ean. 1. Erregional Mailako Urkik Aretxabaletari egingo dio aurre bihar Unben, 15:45ean hasiko den neurketan eta Euskal Ligako Eibarko ordezkariak ere etxean jokatuko dute: jubenil mailakoak Olarizu hartuko du bihar 18:00etan eta kadete mailakoak Kostkas gaur 19:45ean. 3. Mailako Vitoriak, emakumezkoen Euskal Ligako taldeak, Erregional Ohorezko mailako Eibar Urkok, 1. Erregional mailako Eibartarrak-ek eta jubeniletako Ohorezko Maila Nazionaleko Eibarrek etxetik kanpo jokatuko dituzte euren neurketak.
Eskubaloian, senior mailako hiru taldeek Eibarren jokatuko dituzte partiduak: 1. Nazional mailako Somosek Romoren bisita jasoko du bihar 18:30ean eta, Gipuzkoako txapelketan barruan, emakumezkoen Grupo Mecalbek Egia Petritegiri egingo dio aurre domeka goizean, 11:45ean, eta Haritza Eibar Eskubaloia gizonezkoen bigarren taldeak Lanbide Legazpi hartuko du bihar 16:30ean.
Errugbian, emakumezkoen Euskadiko txapelketaren barruan Avia Eibar RT-k La Unica izango du aurkari Unben etzi, 13:00etan hasiko den partiduan, eta aurkari bera izango dituzte 16 urtetik eta 18 urtetik beherakoen taldeek zapatuan, 13:30ean eta 14:45ean, hurrenez hurren, hasiko diren partiduetan. Ohorezko B Mailan jokatzen duen gizonezkoen senior taldeak Gaztediren zelaian jokatuko du domeka goizean, 11:30ean.
Saskibaloian, Avia Eibar senior taldeak Ipuruan jokatuko du bihar, ohiko ordutegiarekin (18:15), Mekalki Aloña Mendi aurrean duela. Waterpoloan, senior mailako Urbateko talde biek kanpoan jokatuko dute oraingoan: emakumezkoek bihar Santoñan eta gizonezkoek Leioan etzi. Orbean jubenilen taldeak WP Navarra jasoko du bihar 14:30ean eta infantil mistoenak WP Donostia etzi 17:00etan. Pilotan, azkenik, afizionatuen mailako jaialdia izango da gaur Astelenan, 18:30etik aurrera. Tartean Gipuzkoako txapelketarako helduen arteko buruz-burukoa izango da, Conde eibartarraren eta Amezketako Zabalaren arteko norgehigokan.