Foru Aldundiak 156.000 euro bideratuko ditu Debabarreneko kirol-ekipamenduak hobetzeko

Foru Aldundiak 156.000 euro bideratuko ditu Debabarreneko kirol-ekipamenduak hobetzeko
2022/11/24 eta kitto!
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirola Departamenduak bi milioi euro eman dizkie probintziako zenbait udalerririk, kirol-instalazioak hobetzeko. Horrela, 156.000 euro bideratu ditu Debabarrenerako eta, 71.000 euroko laguntzarekin, Astelena frontoiko aldagela orokorra eta tarteko solairua berrituko dira.

Astelena frontoiko lanez gain, beste bi berrikuntza egingo dituzte eskualdean. Batetik, Elgoibarren, 12.4000 euro erabiliko dituzte skate pistarako. Eta bestetik, Deban, 71.000 euro gastatuko dituzte Errotazar foball zelaian belarra aldatzeko.