Fran Garagarzak Eibar FT lagako du denboraldi amaieran

Fran Garagarzak Eibar FT lagako du denboraldi amaieran
2021/05/03 eta kitto!
Fran Garagarza Eibar FT-ko kirol zuzendariak eta Mikel Martija idazkari teknikoak kluba lagako dute denboraldi amaieran, talde eibartarrak sare sozialen bitartez jakitera eman duenez.

Kirol zuzendari bezala hasi aurretik, Garagarza entrenatzailea eta koordinatzailea izan zen  Eibar FT-ren harrobian, eta 2011an hartu kirol zuzendari kargua. Harrezkero, taldea 2. B mailatik 1. mailara igo zen eta bertan jarraitu du gaur egunera arte.

Martijak, bere aldetik, harrobiaren koordinatzaile izateko ardura hartu zuen orain dela zortzi urte eta 2014az geroztik Garagarzaren alboan izan da klubeko lehen taldearen gidaritzan.