Hamarkadak daramatza Ibon Arakistain Aspe pilota enpresaren komunikazio arduradunak lan eredugarria egiten euskeraren alde, informazioa euskeraz kaleratzeko ahalegin berezian. Ondo jakin du pilotaren inguruko berrietan euskerari bere tokia eskaintzen, komunikabide guztion lana errazteaz gain. Lan guzti horren ordaina izan daGabon Zahar egunean Arakistainek jasotako saria.