Gabonetako Rugby Camp

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gabonetako Rugby Camp
ETA KITTO 2022, Abe 05

Aurten, Gabonetan ere entrenatzeko, Eibar Rugby Taldeak udaleku berezia antolatu du, Rugby Camp izenekoa. Urtarrilaren 2tik 5era egingo dute, goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00ak arte, eta 2009 eta 2014 urte bitarte horretan jaiotakoentzat izango da. Antolatzaileek diotenez, errugbiko trebetasunak garatzeaz aparte, “ingelesa ere hobetuko dute, jarduerak nazioarteko entrenatzaileek prestatuko baitituzte”. Une kirolgunean egingo den kanpamendu horren prezioa 40 euro da; horren truke, “biziko duten elkartasuna eta adiskidetasuna oinarri hartuta, gerorako balioko dien ahaleginaren fruitua”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »