Gaizka Garitano izango da Eibar FT-ren entrenatzaile berria

Gaizka Garitano izango da Eibar FT-ren entrenatzaile berria
2021/06/07 eta kitto!
Eibar FT Bigarren B Mailatik Lehen Mailara igo zuen Gaizka Garitano izango da talde gorriurdinaren entrenatzailea berria. Garitanok bi denboraldirako kontratua sinatu du, hirugarren urtera arte luzatzeko aukerarekin. Gainera, Patxi Ferreira izango da bigarren entrenatzailea.

Derioko prestatzailea Ángel Viaderoren laguntzailea izan zen Eibarren 09/10 denboraldian eta hurrengo bietan Eibar B taldea zuzendu zuen. 12/13 denboraldian lehen taldearen ardura hartu zuen, historia eginez. Bi urtez jarraian mailaz igo zen, klubaren historian lehen aldiz Lehen Mailara iritsiz. Lehen Mailan urtebete egin zuen eta hasiera batean taldeak ezin izan zion mailari eutsi, baina Elx-i ezarritako zigorraren ondorioz taldea ez zen jaitsi. Hala ere, Garitanok taldea laga zuen.

Eibar entrenatu ondoren, Valladolid, Deportivo, Bilbao Athletic eta Athletic Club taldeak zuzendu ditu eta Errege Kopako finalera iritsi zen talde bilbotarrarekin.