Gaizki-ulertu batek txapelik gabe laga zuen Dianako Iñigo Gisasola ehiztaria Zambranan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaizki-ulertu batek txapelik gabe laga zuen Dianako Iñigo Gisasola ehiztaria Zambranan
ETA KITTO 2021, Urr 14

Zambranan jokatutako ehiza tzikiko txapelketa horretan Jose Luis Gisasola eibartarra nagusitu zen beteranoetan, sei eper eta faisai batekin trofeo gehien eskuratu zuena izanda; bere atzetik sailkatu zen Mauro mendaroarra. Seniorretan, bestalde, Iñigo bere semeak hankasartzea izan zuen eta, gaizki-ulertuaren eraginez, denboraz kanpo iritsi zen eta deskalifikatu egin zuten, horrela torneo horretako bere bosgarren txapela izango zenari agur esateko. Bera bederatzi galeperrekin heldu bazen ere, Asierrek irabazi zuen zortzi eper eta galeper batekin, zortzi eperrekin amaitu zuen beste elgoibartar baten aurretik. Irabazitako lehiaketari esker, Jose Luis Gisasolak Euskadiko txapelketarako txartela eskuratu zuen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »