Galdaramiño Igoera izango da domekan

Galdaramiño Igoera izango da domekan
2019/06/05 eta kitto!
Ohikoa denez, Urkiko jaietako egitarauaren barruan Galdaramiño Igoera jokatuko da domekan. 11. edizioa izango da aurten eta goizeko 09:30ean hasiko da proba, honako ibilbidearekin: Galdaramiño (669m.), Azkonabitza (726), Topinburu (590) eta Ilordo (525). Urtero bezala, Atzegiko taldeak ere parte hartuko du, adimen urritasuna duten lagunentzako kirol egokitua lantzeko mendi martxan.