Garaipen hirukoitza Urbat-Urkotronik-en senior taldeentzat

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Garaipen hirukoitza Urbat-Urkotronik-en senior taldeentzat
ETA KITTO 2022, oct 31

Barixaku gauean partidu erraza izan zuen eibartarren senior mailako A taldeak Orbea kiroldegiko igerilekuan eta 23-4ko emaitzarekin gainditu zuen Lauroko bizkaitarren erresitentzia. Gau berezia izan zen Orbean bizi izandakoa, neurketa aprobetxatuz orain dela gutxi hildako taldeko jokalari-ohi izandako Manex Dominguez sorzluzetarrari omenaldia egin zitzaiolako. Zapatuan, bestalde, gizonezkoen B taldeak bere ibilbidean aurrera egiten diharduela erakutsi zuen beste behin eta, taldean bost kadete izanda ere, Lautadari 10-3 nagusitu zitzaion. Ezusteko positiboa eman zuen baita emakumeen taldeak, aurten Waterpolo Donosti eta Amorebieatrekin batera jardungo duenak. Orbean jokatutako Ligako lehen jardunaldian Leioa B-ri 7-5 irabaztea lortu zuen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »