Atzo arratsaldean, Puio zelaian jokatutako neurketan, Urkiko Erregionaleko Gorengo Maila Donostiako Baskonia Kirol Klubari gailendu zitzaion.
Irabazten hasi zuen partida Urkik (0-1) Landerren golari esker, baina Baskoniak berdinketa lortu zuen (1-1). Jongarren eta Jonanen golek 1-3an jarri zuten markagailua eta partida amaitzear zegoela, bi gol sartu zituen Baskoniak, berdinketa lortuz.
Hiruna berdindu ostean, luzapenean Luisek sartutako gol batek ilusioa eman zion talde eibartarrari (3-4), baina Baskoniak luzapenaren bigarren zatian gola sartu eta 4-4koa jarri zuen.
Penaltietan, Mora atezainaren bi geldiketak erabakigarriak izan ziren Urki Erregionaleko Gorengo Mailako finalera pasatzeko, non Zumaiako FTren aurka jokatuko duen Elgoibarko Mitxeleta Futbol Zelaian.