Garitanoren taldeak lau entrenamendu-saio egingo ditu Leganesen aurkako partidua prestatzeko

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Garitanoren taldeak lau entrenamendu-saio egingo ditu Leganesen aurkako partidua prestatzeko
ETA KITTO 2023, Urt 23

Gaur atseden hartuko badu ere, hurrengo lau egunetan egunero izango ditu saioak SmartBank Ligako liderrak zapatuan, 18:30ean hasita, Ipuruan jokatuko den Leganesen aurkako partidua prestatzeko. Bihar eta etzi Atxabalpen izango dira aipatutako saioak, 11:30ean eta 11:00an hurrenez hurren; eguenean Ipuruako anexoan arituko dira 12:00etatik aurrera eta, azkenik, partiduaren bezperan, Atxabalpera joango dira berriro, 11:30etik aurrera saioari ekiteko. Partidua jokatu eta hurrengo egunean, domekan, berriro entrenatuko dute Atxabalpen, 11:00etan.

Une honetan eibartarrak lider dira 2. Maila horretan, Las Palmasek baino puntu bat gehiagorekin, eta hirugarrena (Levante) bost puntura dago.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »