Gaudu eta Miquel Arraten irabazle, Roglic errege

Gaudu eta Miquel Arraten irabazle, Roglic errege
2021/04/11 eta kitto!
David Gauduk (Groupama-FDJ) irabazi zuen atzo Arraten amaitu zen Itzulia Basque Countryko azkeneneko etapa, eta Primoz Roglicek eraman zituen maillot horia eta txapela etxera.

Jumbo-Visma taldeko esloveniarrak urrutitik eraso zuen UAE taldeko Brandon McNulty liderra eta Tadej Pogacar azken Frantziako Tourreko irabazlea atzean lagaz, eta sailkapenari buelta eman zion, Jonas Vingegaard taldekidea azken podiumean bigarren izan zelarik.

Eguraldia lagun, asteari ginga jarri zion Itzuliko azken etapak, etapa gogoangarriak bizi ondoren azken unera arte emozioari eutsiz.

 

Pau Miquelentzat Valenciaga Memoriala

Lizarte taldeko Pau Miquelek irabazi du gaur goizean euripean jokatu den Valenciaga Memoriala. Lasterketaren 50. edizioak Arraten izan du amaiera eta bartzelonarra bakarrik heldu da, Igor Arrieta taldekidearen eta Gomur taldeko Pablo Uriaren aurretik.