Gaur afizionatuen mailako pilota jaialdia izango da Astelena frontoian 19:00etatik aurrera

Gaur afizionatuen mailako pilota jaialdia izango da Astelena frontoian 19:00etatik aurrera
2021/11/26 09:25
eta kitto!

Errendimendu mailako Gipuzkoako Txapelketako bigarren faseko bi partidu hartuko ditu gaur Katedralean izango den jaialdiak. Hasteko, Eibarko Klub Deportiboko Varona pilotariak Amundarain Ataungo ordezkaria izango du aurrez-aurre eta, jarraian, Urkiaga eibartarrak Zelaia pilotari eibartarra izango du aurkari.


Gainontzeko Klub Deportiboko ordezkariek etxetik kanpo jardungo dute asteburu honetan. Horrela, Azpilikuetak Azpeitian jokatuko du, Iturralderen aurka, eta Basarasek, berriz, Donostian Dorronsoro izango du aurkari buruz-buru.


Helduen mailan, azkenik, hasi berri den buruz-buruko txapelketaren barruan, Conde eibarko ordezkariak Ruiz de Larramendi izango du aurkari Lazkaoko Joxe Miel Barandiaran pilotalekuan, eta Azkargortak, berriz, Zumarragako Beloki frontoian jokatuko Zuloagaren aurka.