Gaur eguerdian banatu dira Eibarko Kirol Sarien 27. edizioko sariak Coliseo antzokian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaur eguerdian banatu dira Eibarko Kirol Sarien 27. edizioko sariak Coliseo antzokian
ETA KITTO 2022, Abe 31

Gaur eguerdian banatu dira …eta kitto! astekariak antolatzen duen Eibarko Kirol Sarien 27. edizioko sariak, Coliseo antzokian. Ekitaldian, kirol-modalitate bakoitzean izendatutako kirolariek euren saria jaso dute eta aurten 30 banatu dira guztira: Pello Osoro (Sari Berezia), Amaia Ugarte (Euskera Saria), Imanol Egidazu (Atletismoa), Iñaki del Rey (Automobilismoa), Valentin Cabanzon (Bolo-Palma), Jose Angel Vicuña (Errugbia), Jokin Aja (Eskubaloia), Ander Romarate (Foballa), Haizeder Arguiz (Gimnasia Erritmika), Eduardo Vicente (Golf), Hodei Ezpeleta (Herri Kirolak), Garikoitz Rodriguz (Hiru Txirlo), Asier Gomez (Igeriketa), Oihana Gonzalez (Judoa), Xabier Sauri (Jugger), Jose Antonio Hoyos (Karatea), Mª Eugenia Miranda (Mendia), Felix Conde (Pilota), Alberto Arizmendiarrieta (Saskibaloia), Alberto Ferreiro (Squash), Emilio Lamariano (Tiro Olinpikoa), Esther Paguey (Triatloia), Unai Fernandez (Txakurkrosa), Jon Ibarluzea (Txirrindularitza), Asier Etxezarraga (Urpekoak), Zuzendaritza (Waterpoloa), Asier Perez (Wu-Shu), Jaz-Zubiaurre (Sustapena), Arrate Eibar Eskubaloia (75 urte) eta Kalamua Judo Taldea (50 urte). Sariak banatu eta, jarraian, Eibarko Kirol Kluben eskutik, San Silbestre lasterketa abiatu da Errebaletik, jai-giro paregabean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »