Gaur goizean aurkeztu dute Emakumezkoen V. Eibarko Hiria Sari Nagusia

Gaur goizean aurkeztu dute Emakumezkoen V. Eibarko Hiria Sari Nagusia
2023/05/18 13:01
eta kitto!
Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen proba hori udal hauteskunde egunean, maiatzaren 28an, jokatuko da eta bertan profesional mailako txirrindularirik onenak izango dira beste behin. Bosgarren edizioaren aurkezpena gaur 11:00etan egin dute udaletxean eta bertan izan dira Jon Iraola alkatea, Patricia Arrizabalaga Berdintasuneko zinegotzia, Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria, Maria Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol saileko diputatua, Angel Lopez Eibarko Txirrindulari Elkartearen presidentea, Pedro Horrillo lasterketaren zuzendaria eta Ainhoa Ostolaza Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa ordezkatuz. Lasterketa hilaren 28an jokatuko da, goizeko 10:00etan Untzagatik abiatuta eta proba zuzenean ikusteko aukera izango da www.clubciclistaeibarres.org helbidean.