Gaur goizen abiatuko da Eibartik Garciatarren bosgarren Pandemonium-a

Gaur goizen abiatuko da Eibartik Garciatarren bosgarren Pandemonium-a
2022/09/29 eta kitto!
Garajes Garciako Fernando Garcia eta Antxon bere iloba Marokora joango dira beste behin Pandemonium ekimen solidarioaren barruko proiektuan. Horretarako C-15 autoa eramango dute bigarrenez, Eibar Foball Taldeak emandako erropa harino eramateko (neguko erropa, eskolarako materiala eta kirol-jantziak tarteko). Oraingoan, gainera, bisibilitatea ere eskainiko diete AFESD (Diagnostikatu Gabeko Gaixotasunek Eragindakoen Elkartea), abentura egiteko furgonetak eramango duen logoarekin batera. Pandemonium izeneko ibilbide solidarioak 10. edizioa biziko du aurten eta gaur ferrya hartuko dute Algecirasen Tangerrera pasatzeko. Itzulera urriaren 8an egingo dute.