Geaxi Moredak bi podium eskuratu ditu Espainiako Wu-Shu txapelketan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Geaxi Moredak bi podium eskuratu ditu Espainiako Wu-Shu txapelketan
ETA KITTO 2021, Aza 22

Eibarko Ttatt Gimnasioko ordezkariak borrokako bi modalitateetan hartu zuen parte Madrilgo Kirol Kontseilu Nagusian jokatutako txapelketa horietan. Bietan ere maila bikaina erakutsi zuen eta, kontaktu zuzeneko Sanda modalitatean brontzezko domina eskuratu zuen bezala, erdi-kontaktuzko Quingda modalitatean bigarren postuan sailkatu zen. Batean zein bestean 56 kilotik azpikoen lehian hartu zuen parte Geaxi Moredak. Parte-hartze handia izan zuen txapelketak, pandemiaren ondoren jokatzen zen lehenengo konpetizioa zela aprobetxatuz. Ekitaldi berean, Ttatt Gimnasioko Ramon Quina borroka modalitateko arduradun nagusia izan zen, goi mailako mahaian epaile-buru jarduteko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »