Gela barruko jarduerak egiteko protokoloa zehaztu du Kirol Patronatuak

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gela barruko jarduerak egiteko protokoloa zehaztu du Kirol Patronatuak
ETA KITTO 2020, Ira 30

Udal Kirol Patronatuak gela barruko kirol jardueretarako funtzionamendu protokoloa zehaztu du COVID-19aren pandemiaren aurrean. Zazpi neurri nagusi hartu ditu eta, bestetik, instalaziorako sarbidea eta aldagelen erabilera nolakoa izan beharko den arautu du.

Hauek dira hartutako neurriak: ordu-tarte bakoitzean talde-kopuruen murrizketa; talde bakoitzeko partaideen murrizketa; klaseen antolaketa 1,5 metroko gizarte-urruntzearen gomendioa kontuan izanik; denek erabiltzen dituzten espazioen, azaleren eta material didaktikoaren garbiketa ikastaro bakoitzaren ondoren, ahal den neurrian parte-hartzaileen artean materialaren hartu-emana saihestuz; langile guztiek maskara edo pantaila erabiltzea; eskuak etengabe garbitzea hidrogelarekin; eta maskaren erabilera derrigorrezkoa izango da gune amankomunetan ibiltzerakoan, baina kirola egiterakoan ez da beharrezkoa izango, beti ere 1,5 metroko segurtasun distantzia mantentzen bada.

Instalaziorako sarbideari dagokionez, instalazioetan presentzia saihesteko galdera edo kontsultak telefonoz edo webgune bitartez egitea gomendatzen dute; geletara sarbidea kirola egiteko izango da bakarrik; COVID-19arekin zerikusia duten sintomak dituztenak ezin izango dira sartu; ezin izango da sartu ikastaro hasiera ordua baino 15 minutu lehenagora arte; instalaziora sartzeko, ezarritako kontrol-prozedura igaro beharko da nahitaez (maskara, tenperatura hartzea, eskuak garbitzea, etab.).

Aldagelen erabileran aldetik, abisu berria eman arte aldagelak soilik komun bezala eta aforo gutxituarekin erabili ahalko dira; dutxak desgaituta egongo dira eta ezin izango dira ile lehorgailuak erabili; eta takilen erabilera debekatuta dago.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »