Ugarteburu taldearen historian gola sartu duen lehen eibartarra izan da eta kementsu dihardu foballean ere aurrera egiten. Iñigo beti ibili izan da kirol munduan eta izan zuen garaia ere igeriketan jardun zuena, foballari ekin aurretik. Eibar Foball Taldeko Genuine Ligako jokalaria izateaz gain, eibarzale sutsua dugu saritua eta Eibar herriaren defendatzailea edozein unetan.