Gimnasia erritmikoko XXI. San Andres torneoa jokatuko da bihar Ipuruan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gimnasia erritmikoko XXI. San Andres torneoa jokatuko da bihar Ipuruan
ETA KITTO 2019, Urr 18

Egun osoko egitaraua izango du Ipurua gimnasia erritmiko klubak antolatzen duen ekitaldiak. Goizean oinarri mailako 50 banakakoen eta 40 talderen ariketak ikusteko aukera izango da eta arratsaldean absolutu mailako 30 talderen lanak, tartean estatu osotik etorritako talde indartsuenak.
Kirol asteburuari errepasoa eginez, foballean 1. Mailako Eibarrek Bartzelona hartuko du bihar eguerdian, 13:00etatik aurrera, Ipuruan eta Astelena frontoiak pilota profesionalaren denboraldi berriari zabalduko dizkio ateak lau eta erdiaren barruan Altunak eta Jakak jokatuko duten txapelketaren partiduarekin.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »