Gimnasioentzako protokoloa eguneratu du Eusko Jaurlaritzak

Gimnasioentzako protokoloa eguneratu du Eusko Jaurlaritzak
2021/06/14 eta kitto!
Eusko Jaurlaritzako osasun zailak gimnasioetako jarduera zehazten duen protokoloa eguneratu du eta bederatzi arau ezarri ditu.

 

1- Gimnasioek erregistro sistema bat izan beharko dute. Hiru astez gorde beharko dute zeintzuek erabili dituzten gimnasioko azpiegiturak, positiborik balego, azterlarien lana errazteko.

2- Erabilera bereiziko areto edo gune bakoitzerako gehieneko edukiera zehaztu beharko da, eta edukiera hori ez gainditzeko kontrol prozedurak ezarriko dira.

3- Gimnasioan makinak ezingo dute aurrez aurre egon. Gainera, makinak aretoan zehar banatu egin beharko dira, erabiltzaileen artean gutxienez metro eta erdiko segurtasun distantzia izan dadin.

4- Aretoen aireztapena ziurtatu beharko da. Naturala bada, alde bateko eta besteko leihoak edo ateak ireki beharko dira, aire korronteak sortzeko. Aireztapena ez bada naturala, kanpotik ahalik eta aire gehien sartzea ahalbidetu beharko da, airea berritzeko.

5- Aireztapena behar bezala egiten dela ziurtatzeko, CO2aren neurgailuak erabiltzea gomendatzen da.

6- Prebentzio neurri pertsonalei buruzko informazioa izan beharko dute erabiltzaileek, eta horretarako kartelak eta bestelako mezuak erabili beharko dira.

7- Segurtasun distantzia mantendu beharko da, eskuak garbitu eta partekatzen diren makinak, objektuak edo materialak erabili ondoren garbitu egin beharko dira.

8- Sintomarik izanez gero edo positibo baten harreman zuzena izanez gero, ezingo da gimnasio batera joan.

9- Gimnasioan erreferentziazko pertsona bat egon beharko da COVID-19arekin zerikusia duten gauzetarako. Berea izango da prebentzio neurriak betetzen direla zaintzeko erantzukizuna, eta behar izanez gero, Zaintza eta Jarraipen Sareari informazioa emateaz arduratuko da.