Gipuzkoako Eskuz Binakako txapelketako hiru pilota partidu jokatuko dira barixakuan Astelenan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gipuzkoako Eskuz Binakako txapelketako hiru pilota partidu jokatuko dira barixakuan Astelenan
ETA KITTO 2022, Ots 10

Arratsaldeko 19:00etan hasiko den jaialdian Errendimendu mailako neurketak izango dira ikusgai. Lehendabizi, infantil mailan, Del Rey eta Basaras Klub Deportiboko pilotariek osatutako bikoteak Oiartzungo Oiarpeko ordezkariei egingo diete aurre. Jarraian kadeteen txanda izango da, eta hor Gisasola eta Araolaza eibartarrek Oñatiko Aloña Mendiko bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak. Azkenik, alebinetan, Amillategi eta Gil gure herriko ordezkariek Alegiko Intxurre taldeko bikotearen kontra jokatuko dute.

Eibartik kanpo jokatuko duten pilotariei dagokienez, asteburu honetan Beasainera joango dira bi bikote. Infantil mailako neurketan, Urkiagak eta Azpilikuetak osatutako bikoteak bihar izango du partidua bertako bikotearen aurka. Eta etzi izango du hitzordua helduen mailako Azkargorta-Conde herri berean.

Bestalde, aurreko barixakuan Astelenan jokatutako partiduetan Klub Deportiboko ordezkariak nagusitu ziren bi partiduetan: infantiletan Zestoako bikoteari 22-6 irabazita, eta helduetan Zumarragakoari 22-14 gailenduz.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »