Gipuzkoako hiru-txirlo txapelketak Asola Berrin izango du bihar hitzordua

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gipuzkoako hiru-txirlo txapelketak Asola Berrin izango du bihar hitzordua
ETA KITTO 2022, Mai 13

Gipuzkoako hiru-txirlo txapelketaren 51. edizioa aurrera doa eta zapatu honetan Asola Berri gure herriko bolatokiak hartuko du zazpigarren jardunaldia, arratsaldeko 17:00etan hasita. Sailkapen nagusian lehenengo bi postuetan dauden eibartarrak, beraz, etxean jokatuko dute euren postuetan sendotzeko asmoz. Leintz-Gatzagan jokatutako seigarrenean Lasturreko Boni Plaza nagusitu zen, zazpi txirlorekin, Udalako Jesus Agirreren aurretik; azken horrek sei bota zituen eta bostekin geratu ziren Ganix eta Juan Luis Rodriguez eibartarrak. Guztira 64 bolarik hartu zuten parte tiraldi horretan.

Bestalde, Asola Berriko Iñaki Gojenola (22 txirlo) eta Garikoitz Rodriguez (21) tiralariek jarraitzen dute sailkapenaren gorengoan, San Andreseko Jose A. Nuñez (19) eta Oier Ugarteburu eibartarraren (18) aurretik. Honakoak dira bestelako liderrak: San Miguel A taldeka, San Andreseko Nuñez eta San Joxepeko Asier Azkarate binaka, San Migueleko Aitziber Olaizola emakumezkoetan, Elgetako Sebas Aranzabal beteranoetan, San Joxepeko Josu Urkia infantiletan eta Asola Berriko Ander Unamuno benjaminetan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »