Gizonezkoen Eibar Eskubaloia laugarren postuari eusten ahaleginduko da zapatuan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gizonezkoen Eibar Eskubaloia laugarren postuari eusten ahaleginduko da zapatuan
ETA KITTO 2023, Api 21

Bihar 18:30ean hasiko da Ipurua kiroldegian 1. Nazional Mailako Mecalbe Eibar Eskubaloia eta Tarazona talde aragoiarraren arteko norgehiagoka, 28. jardunaldiari dagokiona. Eibartarrak faborito dira: lehen itzuliko partiduan ere arazo handirik gabe nagusitu ziren Aragoi aldean eta Tarazona 12. tokian dagoelako sailkapenean. Hori bai, azken jardunaldian Trapagaran taldeari irabaztetik datoz Tarazonakoak. Fernando Fernandezen mutilak, bestalde, une honetan dauden sailkapeneko laugarren postuari heltzen saiatuko dira, liga amaitzeko hiru jardunaldi besterik falta ez direnean. Aurreko zapatuan Tolosan irabazitako partiduari esker errekuperatu zuten toki hori.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »