Gizonezkoen Eibar Rugby Taldeak mailari eutsiko dio eta emazkumezkoek mailaz igotzeko aukera izango dute

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gizonezkoen Eibar Rugby Taldeak mailari eutsiko dio eta emazkumezkoek mailaz igotzeko aukera izango dute
ETA KITTO 2020, Mai 01

Espainiako Rugby Federazioak gaur erabaki du bertan behera geratu diren txapelketekin zer egin, eta Eibar Rugby Taldeek euren etorkizuna argitu dute. Txapelketa guztiak amaitutzat eman dituzte eta sailkapena martxoaren 13an zegoen bezala amaituko da. Beraz, Ohorezko B Mailan jokatzen duen Eibar Rugby Taldeko gizonezkoen taldeak mailari eutsiko dio, denboraldia azken aurreko postuan amaituz.

Ohorezko B Mailan jokatzen duen emakumezkoen taldeak, berriz, mailaz igotzeko aukera izango du. Horretarako, maila bereko beste hiru talde onenen (Les Abelles, Hortaleza eta Sant Cugat) aurka finalerdiak eta finala jokatuko dituzte partidu bakarrera, jokatzea posible denean. Irabazlea zuzenean igoko da eta bigarrenak Liga Iberdrolako azken aurrenaren aurka jokatuko du mailaz igotzeko. Cristina Guntinek gidatzen duen taldeak lehen postuan amaitu du liga, partidu guztiak nagusitasun handiz irabazita. Beraz, mailaz igotzeko faborito nagusia da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »