Gizonezkoen errugbi taldeak amore eman zuen Bera Beraren aurrean

Gizonezkoen errugbi taldeak amore eman zuen Bera Beraren aurrean
2020/10/27 eta kitto!
Avia Eibar Rugby Taldeko gizonezkoen lehen taldeak ondo borrokatu arren, azken denboraldietan izandako bidetik jo zuen aurreko zapatuan Unben jokatutako partiduak eta etxeko taldeak galdu egin zuen Bera Bera Donostiako taldearekin (28-51). Eibartarrek 18 urtetik beherako hainbat jokalari igo dituzte lehen taldera eta hori igarri zen, batez ere partiduaren hasierako lehenengoko 20 minututan, aurkarien hiru entsegu jaso baitzituzten. Ondoren, ahalegin berezia eginez, markagailua iraultzera iritsi ziren (21-17), baina ordutik aurrerakoa Donostiakoen aldekoa izan zen. Josh Hudson, Jokin Garcia, Gradyn Bowd eta Franco Maggiolo izan ziren eibartarren entseguak gauzatzen. Hurrengo neurketan eibartarrek Ferrol bisitatuko dute eta badute itxaropenik, aurkaria berria baita mailan.