Gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiak bosgarren amaitu du Liga

Gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiak bosgarren amaitu du Liga
2023/05/17 eta kitto!
Gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiak ez zuen liga modu onenean amaitu eta, Ipuruan Trapagaranekin 23-26 galduta, azkenean sailkapeneko laugarren postua galdu eta bosgarren amaitu du. Hori bai, golak ondo banatu zituzten taldekideen artean, arlo horretan Axier Gisasola nabarmenduz, bostekin guztira. 1. Nazional Mailako multzo horretan Mikel Zuloaga eta Jon Barruetabeña golegileen sailkapeneko onenen artean izan dira, azkenean bigarren eta hirugarren amaitzeko, hurrenez hurren.

Bestalde, Andoni Perezek zuzentzen duen emakumezkoen taldeak, ligan mailari eutsi eta gero, indarberrituta ekin dio Gipuzkoako Kopari, eta Oñatin jokatutako partiduan 25-37 irabazi zion bertako Construcciones Ugarte Aloña Mendiri. Garaipen itzel horrekin eibartarrak lidergoa eskuratu dute, Ameztoi Zarautzekin berdinduta postu horretan, azken horrek Leizaran Lanbroari irabazi eta gero. Hurrengo jardunaldian lehen bi sailkatuen artekoa ikusi ahal izango da Ipuruan. Oñatiko partiduari dagokionez, Mecalbeko hamabi jokalarik lortu zuten gola, nahiz eta Irune de Castro eta Irati San Martin nagusitu ziren arlo horretan, bost golekin.