Gol batengatik galdu zuen Mek Eibar Eskubaloiak Ipuruan Beti Onak-en aurrean

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gol batengatik galdu zuen Mek Eibar Eskubaloiak Ipuruan Beti Onak-en aurrean
ETA KITTO 2023, Aza 13

Azkenean txanpona beste aldera jausi zen eta Andoni Perezek zuzentzen duen taldeak 22-23 galdu zuen aurreko zapatuan Ipuruan jokatutako norgehiagokan. Guztiz kontrajarriak izan ziren bi zati izan zituen partiduak: lehen zatian eibartarrek egindako joko erasokorrari esker Mek hiru goleko aldearekin joan zen aldageletara; bigarrenean, bestalde, 3-11ko partzialak kanpokoei eman zien abantaila eta, azken 10 minututan eibartarrek euren jokoa berreskuratu bazuten ere, azkenean zapore gazi-gozoarekin erretiratu behar izan zuten.

Bestalde, Barakaldon jokatutako 1. Nazional Mailako Mek Eibar Eskubaloiak 27-31 irabazi zion sailkapeneko azken postuetan dagoen Barakaldori. Talde bizkaitarrean asko nabaritu zen Emilianoren itzulera eta horrek zaildu zuen eibartarren garaipena. Hala ere, bigarren zatian une batzuetan bizkaitarrak aurretik jarri baziren ere, Alionkyren esklusio bikoitzak Fernando Fernandezen mutilak lau goleko errentarekin amaierara iristea ahalbidetu zuen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »