Golik azkarrenak garaipena ematen dio Eibarri (1-0)

Golik azkarrenak garaipena ematen dio Eibarri (1-0)
2022/03/13 17:28
eta kitto!
Bigarren Mailako historiako golik azkarrena, Stoichkovek sartu du partida hasi eta hamar segundora, eta hiru puntuak eman dizkio Eibarri, sailkapeneko punturik altuenean mantentzeko. Astean zehar entseatutako jokaldi bat, Edu Exposito, Ager Aketxe eta Edu Exposito protagonista dituena, izan da partidako gol bakarra. Amorebietak ez ditu besoak jaitsi eta Eibarren atea bilatu du, partida osoan ia aukerarik eman ez duen arren, eta bere atea hutsean mantentzea lortu du denboraldiko gol zaparrada handiena jaso eta astebetera. Eibarrek garaipen garrantzitsua lortu du, eta, horri esker, sailkapeneko lidergoan jarraitzen du beste astebetez, ligako jardunaldiak kontsumitzen jarraitzen duen bitartean.