Golik sartu gabe ezinezkoa da irabaztea

Golik sartu gabe ezinezkoa da irabaztea
2020/10/19 13:15
eta kitto!
Hori gertatu zitzaien atzokoan Eibar FT-ko bi ordezkari nagusienei etxean jokatutako partidu bietan. Txarrenean ere mutilen taldeak bere atean ere ez zuen golik jaso eta, horrela, puntu bat poltsikoratu zuen Osasunaren aurkako neurketan. Emakumezkoen taldeak, bestalde, denboraldiko lehenengo porrota izan zuten Madrilek lortutako gol bakarrak erabaki baitzuen norgehiagoka.
LaLigako gizonezkoen taldea 15. postuan dago orain sailkapenean, 5 punturekin, eta Iberdrola Ligako emakumezkoenak 9. postuan kokatu da, lau punturekin. Datorren asteburuan Mendilibarren mutilek Sevillan jokatuko dute Lopetegiren taldearen aurka, zapatuko 18:30ean hasiko den norgehiagokan. Dorronsororen neskek, bestalde, ez dute partidurik hurrengo asteburuan: hamabost egun barru, azaroaren 1ean, asko indartu den Espanyol bisitatuko dute.