Goyo Zabaloy Avia Eibar Rugby taldera itzuli da denboraldi berrirako

Goyo Zabaloy Avia Eibar Rugby taldera itzuli da denboraldi berrirako
2020/10/06 eta kitto!
Herriko errugbiko talde nagusiak oraindik nondik nora joko duen denboraldi berria prestatzen dihardu eta, horretarako, azken urteotako estutasunei aurre egiteko eta taldea indartzeko ahaleginean esperientzia handiko Gregorio Zabaloy fitxatu du. Aurretik ere Eibarko taldearekin jokatutakoa dugu Goyo, Gernika taldearekin Amlin Challenge Cup ospetsuan parte hartu ondoren eta Getxoko lerroetara joan aurretik. Bizkaiko talde horretan jokatu ditu azken hiru denboraldiak eta oraingoan gurera dator, aspaldiko lagunengana bueltatu eta bere kalitatea eta esperientzia eskaintzeko gogoz. Gaston Ibarburuk zuzentzen duen taldeak Goyorekin beste urrats bat ematen du taldea indartzeko bidean, aurretik Josh eta Grady fitxatuta egindako bide beretik. Aipatutako hiru fitxaketei gehitu behar zaie Franco Maggiolok beste denboraldi batean jokatzeko hartutako konpromisoa.