Grupo Mecalbe eskubaloi taldeko kadeteak Terrassan jokatuko dute Espainiako txapelketarako bigarren fasea

Grupo Mecalbe eskubaloi taldeko kadeteak Terrassan jokatuko dute Espainiako txapelketarako bigarren fasea
2021/06/04 eta kitto!
Eibar Eskubaloiko emakumezkoen taldeko kadete mailakoek, euren liga irabazi eta gero, asteburu honetan Espainiako txapelketarako bigarren fasea jokatuko dute Katalunia aldean. Gaurtik etzira arte hiru partidu izango dituzte eta multzo horretako lehenengo postua eskuratu beharko dute azken faserako txartela eskuratzeko.

Helburu zaila benetan aurrean dutena eibartarrek, baina Irune de Castro entrenatzaileak dioen bezala, “hau oparia da guretzat eta ahalik eta lan onena egitera kantxaratuko gara”. Gaur etxekoa izango dute aurkari, Handbol Terrassa-Llegums Paquita arratsaldeko 19:30ean, bihar Malkaitz A (16:30ean) eta etzi CB Monvedre (goizeko 10:15ean).