Gure herriko ordezkariek postu onak lortu dituzte Euskal Txakurkros Ligako azken hiru probatan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gure herriko ordezkariek postu onak lortu dituzte Euskal Txakurkros Ligako azken hiru probatan
ETA KITTO 2022, Abe 13

Muskizen jokatutako Liga horretako hirugarren proban, Unai Fernandez eta “Dunkan” bere txakurra 6. postuan helmugaratu ziren (bosgarren seniorretan), Andoni Mayo eta “Dexter” 13. tokian amaitu zuten (10.enak bere mailan) eta Sonia Dominguezek eta “Zeus” txakurrak 13. postuan gurutzatu zuten helmuga. Bizkaiko Etxebarrin jokatutako Ligako laugarren proban, bestalde, Unai Fernandez, “Dunkan”-ekin, bosgarren izan zen berriro; Andoni Mayok, “Dexter”-ekin, zazpigarren amaitzen zuen bitartean 9 kilometroko proba horretan. Azkenik, Etxarri-Aranatzen jokatutako bosgarren jardunaldian (zapatu gauean 4 kilometro eta domeka goizean beste 6) bikejoring lasterketa ere izan zen. Hor Mayok eta Dexter-ek bigarren sailkatu ziren bi egunetan, eta Fernandez eta Dunkan zazpigarren izan ziren (laugarren seniorretan). Galdakaon izango dute domekan hurrengo erronka.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »